El Correo

Danzalava jaio da, Euskadin dantza garaikidea sustatu eta zabaltzeko xedea duen ekimena

  • 2017ko lehen seihilekoan lantegiak egingo dira, eta estatuko zein atzerriko dantza garaikideko irakasle eta profesional gailenak etorriko dira

Pas de Basque guraso elkarteak, Altraste Danza taldearekin eta José Uruñuela udal dantza kontserbatorioarekin batera, Danzálavaren lehen edizioa antolatu du, Euskadin dantza garaikidea sustatu eta zabaltzeko xedez; horretarako, lantegiak, koreografia erakustaldiak eta euskal koreografo gazteei laguntzeko topaketak programatu dituzte.

Jose Uruñuela dantza kontserbatorioko zuzendaritza-kontseiluko lehendakari Estíbaliz Cantok azaldu duenez, “pozgarria da Danzálavaren lehen edizioa egitea, arte koreografiko horretan interesa dutenen kalitatea eta proiekzioa hobetzen lagunduko baitu, eta dantza garaikidea sustatzen eta zabaltzen“.

2017ko lehen seihilekoan lantegiak egingo dira, eta estatuko zein atzerriko dantza garaikideko irakasle eta profesional gailenak etorriko dira; horri esker, Gasteiz erreferentzia bihurtuko da estatuan dantza garaikideko berariazko prestakuntzari dagokionez.

Iñaki Azpillaga, Guillermo Weickert, Victoria P. Miranda eta Daniel Abreu igaroko dira gure hiritik, hau da, dantza europarreko goi mailako figurak, ospe handiko konpainiekin lotura zuzena dutenak: Última Vez (Wim Vandekeybus), Provisional Danza (Carmen Werner), ErrequeErre, Cocoon Dance Company eta Compañía Daniel Abreu (hori dela eta Abreuk 2014ko Dantza Sari Nazionala irabazi zuen, koreografia atalean).

José Uruñuela udal dantza kontserbatorioak lekua utziko du, eta bertako irakasleek eta ikasle-ohiek —profesional gisa gure mugen barruan eta kanpoan aktibo dihardutenak— aholkularitza emango dute.

Publikoaren sentsibilizazioak garrantzi handia du proiektuan. Hori dela eta, lantegiekin batera jende orori irekitako sentsibilizazio-hitzaldiak antolatuko dira, hiriko zenbait talderekin batera: TAE (Eszena-Arte Tailerra), Espacio Sinkro (soinu-artista garaikideen taldea) eta Kolectivo Monstrenko (izaki poliedrikoen taldea).

Azkenik, proiektuaren oinarrietako bat baita, topaketa bat egingo da, Gasteizen beren lanak aurkeztera datozen koreografoen eta Euskadiko koreografo gazte berrien artean, lanak eta kezkak azaldu eta partekatzerik izan dezaten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate