Borrar

Laudioko X. Pintxo Leihaketa

Pintxoak dastatzeko bi asteburu izango ditugu, martxoan, zehazki, martxoaren 10,11, 12, 17, 18 eta 19an

sergio eguía

Lunes, 9 de enero 2017, 00:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengoan ere, Laudio Udalak eta inguruko osatalariek udalerria animatuko dute erreferente gastronomiko bihurtuta miniaturako sukaldaritzaren bidez.

Txapelketak bi kategoria izango ditu:libre prestatutako pintxorik onena eta pintxo-barrarik onena. Ostalaritza-establezimendu bakoitzak erabakiko du pintxoaren prezioa.

Pintxoak dastatzeko bi asteburu izango ditugu, martxoan, zehazki, martxoaren 10,11, 12, 17, 18 eta 19an.

Irabazleak aukeratuko ditu epaimahai tekniko batek, Euskal gastronomiaren munduan sona handiko sukaldariak izango dira epaimahaikide, baina, horiez gain, guztiok kide gaituen herri-epaimahaia ere izango dugu, sari-banaketaren gala berezi batean.

Ostalaritza establezimenduek izena emateko epea 2017ko urtarrilaren 2an hasiko da urtarrilaren 20ko 13:00etan bukatuko da. Horretarako, Eskaera HAZ n aurkeztu beharko dute, edo eskaneatuta helbide elektroniko honetara bidali: comercio@laudio.eus.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios