El Correo

Bilboren eraldaketa islatzen duen argazki sail bat aurkeztu zuen atzo Guggenheimak

  • XIX. mende bukaeratik gaur egun arte Bilboko paisaiak itsasadarraren inguruan izan dituen aldaketarik garrantzitsuenak agertzen dira argazki horietan

Guggenheim Bilbao Museoak tamaina handiko argazki panelez osatutako sail bat aurkeztu zuen atzo. Argazki horietan XIX. mende bukaeratik gaur egun arte Bilboko paisaiak itsasadarraren inguruan izan dituen aldaketarik garrantzitsuenak agertzen dira.

Argazkiak Abandoibarra pasealekuan egongo dira ikusgai, Guggenheim Bilbao Museoaren bi aldeetan, eta pinakotekaren 20. urteurrenaren ospakizunen barruan dago, museoaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Argazki saila Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak aurkeztu zuen atzo goizeko 10:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate