El Correo

Aste Nagusian kontzertua eskainiko duten talde berrien izenak eman zituzten atzo

  • Esne Beltza, M Clan eta Vanesa Martin Bilboko Jaietan joko dutela jakinarazi zuten

Esne Beltza, M Clan eta Vanesa Martin Aste Nagusian Abandoibarrako eszenatokian arituko direla iragarri du astelehen honetan Bilboko Udalak. Eszenatoki berberan ariko diren Zea Mays, Antonio Orozco edo Amaral taldeei gehitzen zaizkie izen berriak.

Aste Nagusiko lehen larunbatean, abuztuaren 19a, Abandoibarran izango den lehen taldea Zea Mays izango da. Hurrengo egunean, hilaren 20an, Amaral pop rock bikotearen txanda izango da, eta Antonio Orozco musikagile eta abeslaria abuztuaren 21ean ariko da.

Abuztuaren 22an, Vanesa Martin abeslari andaluziarra Bilbon izango da 'Munay' izeneko bere azken lana aurkezteko egiten ari den biraren baitan, eta abuztuaren 23an, Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta El Consorcio bostekoak kontzertua eskainiko dute elkarrekin.

Hurrengo egunean, abuztuaren 24an, Xabi Solanoren Esne Beltza taldeak hip hop, reggae, soul, rock eta folk erritmoak Abandoibarrara eramango ditu, eta, azkenik, M Clan taldeak hilaren 25ean joko du. Bilboko Udalak datozen egunetan iragarriko ditu 2017ko Aste Nagusiko gainerako kontzertuak. Abuztuaren 19tik 27ra bitartean, Aste Nagusiko gune ezberdinetan 100 jarduera musikal baino gehiago izango dira publiko eta gustu guztientzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate