El Correo

Dantza Plazetan programak euskal dantzen lau alarde eta munduko folkloreen topaketa bat eskainiko ditu

  • Ekitaldiak Bilbon ospatuko dira eta sarrera librea izango da

Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Dantza Plazetan programa antolatu dute aurten ere, eta euskal dantzen lau alarde eta munduko folkloreen topaketa bat eskainiko ditu uztaileko igandeetan. Euskal folklore herrikoia bultzatzea da programaren xedea.

Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan egiten den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, udako hilabeteetan hirira bisitan doazen pertsonei euskal folklorea hurbiltzeko asmoz.

Alardeekin batera, edizio honetan, munduko folkloreen topaketa bat izango da uztailaren 27an, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan antolatua. Bertan, Mexikoko, Indiako, Poloniako, Chuvashiako Errepublikako eta Kolonbiako bost taldek hartuko dute parte.

Emanaldiak arratsaldeko 19.00etatik aurrera izango dira, Arriaga plazaren inguruan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak (gaur), Basurtuko Beti Jai Alaik (uztailak 8), Erandioko Goi-alde Dantza Taldeak (uztailak 15) eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak (uztailak 22).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate