El Correo

Bizkaiko Aldundiak 212.000 euro banatuko ditu landa garapeneko elkarteen artean

  • Kopuru horrekin, herri administrazioekin batera Bizkaiko landa eremuen garapenean lan egiten duten erakundeen jardueren funtzionamendu gastuak lagundu nahi dira

Bizkaiko Foru Aldundiak landa garapeneko elkarteei zuzendutako diru laguntzen deialdia onartu du aste honetan. Guztira, 212.000 euro banatuko ditu. Laguntza horiekin, herri administrazioekin batera Bizkaiko landa eremuen garapenean lan egiten duten erakundeen jardueren funtzionamendu gastuak lagundu nahi dira, bai eta elkarteok errotuta dauden eskualdeetako jardueren sustapen eta lankidetza jardueren finantzaketa ere.

Esan bezala, 212.000 euro banatuko dira diru laguntzetan, eta lehia askearen araubidean izapidetuko dira, Bizkaiko landa eremuetako sare sozioekonomikoa mantentzeko helburuarekin. Xede hori landa garapeneko elkarteek ematen duten aholkularitzaren bitartez lortuko da. Aholkularitza hori enpresak sortzeko eta landa eremuetako bizilagunen bizitza kalitatea hobetzeko udalei eta beste erakundeei zuzenduta egoten da eta jarduera turistikoak laguntzearen bitartez edo nekazaritza ustiapenak dibertsifikatzean aholkularitza emanez egiten da, besteak beste.

Landa garapeneko elkarteek diru laguntzen eskariak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dituzte laguntzok arautzen dituen Dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate