Borrar
2015ean Ibilaldia Bilbon ospatu zen.
Dena prest Mungiako Ibilaldirako

Dena prest Mungiako Ibilaldirako

'Egunero alkarregaz' da aurtengo Bizkaiko ikastolen jaiaren leloa, eta Mungiako Larramendik antolatu du. Ero, Hesian, Itziarren Semeak edo Anje Duhalde arituko dira zuzenean

marta goikoetxea

Sábado, 27 de mayo 2017, 02:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo Bizkaiko ikastolen jaia ate joka ari da. Mungiako kaleak milaka euskaltzalez beteko dira igande honetan Larramendi Ikastolak bigarrenez -1998an egin zuen lehenengoz- antolatutako Ibilaldiaz gozatzeko prest. 'Egunero alkarregaz' lelopean, euskararekiko konpromezuari egunero eutsi behar zaiola irudikatu nahi izan dute antolatzaileek. Egun osoan zehar, ehunka boluntario arituko dira ospakizuna ezinhobea izan dadin.

Larramendi ikastolak mende erdiko ibilbidea bete du aurten eta 0 eta 18 urte bitarteko 1.300 ditu. Beraz, proiektu pedagogikoari eusteko ezinbestekoa du finantziazioa lortzea. «Ibilaldian lortuko dugun dirua, ikastola orokorrean berriztatzera bideratuko dugu. 50 urte duen ikastola batek beharrizan asko ditu. Aurrera eramateko eta modernizatzeko oso garrantzitsua da dirua lortzea», ziurtatu zuten Gaizka Abaroak eta Alazne Arrietak, Mungiako Ibilaldiaren arduradunek.

Prestatutako ibilbidea 5,7 kilometroko luzera izango du. Mungia eta Larramendi Ikastola batuko ditu, herrian dagoen bidegorria oinarri hartuta. Natura eta paisaiaz gozatzeko aukera emango du; parte-hartzaileek bertako lautadatik Bizkaiko mendi askoren bistak izango dituzte.

Guztira lau gune izango ditu ibilbideak. Lehenengoa, 'Egunero' izendatu dutena, Larramendi ikastolan kokatua dago. Bigarrena, 'Erdu' deituko da, Iturbaltzagako auzoan dago, eta 1998an Mungian ospatu zen Ibilaldia gogora ekarri dute, 'Erdu Geugaz' zuelako leloa. Hirugarren gunea 'Alkarregaz' da, eta Atelan dago. Laugarrena 'Jaio' izendatu dute, eta Mungiako erdigunearen hasieran dago. «Mungian jaio zelako gure ikastola», azpimarratu dute Larramendikoek. Lau guneen izenekin Ikastolaren denbora lerroa osatu nahi izan dute. Atzetik zein aurretik irakurri ahal dira, 'egunero erdu, alkarregaz jaio' edo 'jaio alkarregaz, erdu egunero' esaldiak sortuz.

Jasangarria eta parekidea

Aurtengo ikastolen jaia jasangarria eta parekidea izango da. Ibilaldia morez tindatuko dute eta ingurumenean eragin ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz, diseinuan eta antolakuntzan ingurumen neurriak landu dituzte.

Egitarauari dagokionez, pertsona guztiak izan dituzte buruan, denentzako ekitaldiak proposatzeko. Elkarlanaren ondorioz, musika, jokoak, espektakuloak, tailerrak, kirola, dantza, animaliak, literatura eta abar izango dira Ibilaldian. Antolatzaileen esanetan «herritarra, parekidea eta parte-hartzailea» den egitaraua landu dute.

Gaztetxoen inplikazioa bilatze aldera, Erronka izeneko txapelketa izango dute aurten. Erronkaren helburua 14 eta 16 urte bitarteko gazteek festa egunean parte-hartze aktiboa izatea da, eta horretarako askotariko probak antolatuko dira. «Proba bizi eta zirraragarriak izaten dira, taldeka gainditu beharrekoak. Hainbat herritako ikasleek elkarrekin egun paregabea igarotzen dute eta, gainera, ikastolen jaietara hurbiltzen direnei ikuskizun ederra eskaintzen diete», nabarmendu dute.

Zeliakoentzako jakiak

Aurten gainera, zeliakoentzako jakiak eskainiko dituzte, Euskadiko Zeliakoen Elkarteak ziurtatuko baititu jaki horiek ez dituztela gluten arrastorik izango eta prestatzeko orduan hartu beharreko neurri guztiak hartu dituztela. Bigarren gunean kokatutako talogune batetan honetarako bermatutako prozesua izango dute, inolako kutsadurarik gabekoa. Jaki hauek, gluten gabekoak izango dira, eta edozeinek jan ahal izango ditu; zeliakoak ez direnak ere. Berezitasuna jakiak prestatzeko prozesua guztiz bermatuta egongo dela da.

Garraioak

  • Bilbotik Mungiara joateko, A3516, A3518 eta A3527 lineak indartuko dira. Goizean, 09 30etik eta 13

  • Bilbora bueltatzeko, 16 40tik maizago abiatuko dira autobusak Mungiatik, berriro ere hamar minuturo. A3516, A3518 eta A3527 lineak izango dira. 08

  • Bermeotik Mungiara joateko, 08 05ean abiatuko da lehen Bizkaibusa. 12

  • Bueltan Mungiatik Bermeora joateko 09 30etik 15

  • Bakiotarrak Mungiara etortzeko ere antzeko eskaintza izango dute. 09 10etik 11

  • Mungiatik Bakiora lehen autobusa goizeko 08 30ean irtengo da. 16

  • Sopelatik Mungiara hurbiltzeko ere aukera paregabea dago Bizkaibusen eskutik. 08 30etik 12

  • Itzulera errazteko, arratsaldeko zerbitzua ere indartu egin du Bizkaibusek. Mungiatik Sopelara goizean autobusak bi orduro behin irtengo dira, 09 30etik 15

  • Plentzia-Mungia linean ere aldaketak izango dira eta autobusak maizago aurkitzeko aukera egongo da. 09 20tik 11

  • Mungiatik Plentziara autobusa bi orduro abiatuko dira, 08 40tik 20

  • Bizkaibusek Gernikatik Mungiara autobusez etortzeko aukera ere eskainiko du igandean. Gernikatik autobusak ordu hauetan irtengo dira 09

  • Itzulera errazteko antzeko maiztasuna izango du linea honek. Mungiatik autobusak ordu hauetan abiatuko dira 09

Musika atalari dagokionez, Ero (10.00etan), Hesian (12.00etan) eta Itziarren Semeak, (13.45ean) aurtengo Ibilaldiaren abestiaren sortzaileak, aritu dira 'Alkarregaz' izeneko gunean. Horrez gain, Anje Duhalde (16.45ean) 'Erdu' gunean izango da, eta Oxabi taldearen erromeria (15.45ean) 'Egunero' gunean.

Kontuan izanda Ibilaldiak urtero milaka pertsona erakartzen dituela, antolatzaileek garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute, autoen pilaketak ekiditze aldera. Izan ere, Bizkaibusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Mungiara hurbildu nahi dutenentzako. Bilbotik, Bermeotik, Bakiotik, Sopelatik, Plentziatik eta Gernikatik Mungiara irteten diren autobus zerbitzuek maiztasun handiagoa izango dute igandean.

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios