Borrar

Konposizio musikal bat frankistek Bilbo hartu zuteneko 80. urteurrenagatik

Luis de Pablos musikagile bilbotarrak obra originala aurkeztuko du, 40 minutu ingurukoa, eta Bilbon estreinatuko da

elcorreo.com

Jueves, 25 de mayo 2017, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Luis de Pablos musikagile bilbotarrari harrera egin zion atzo Bilboko Udalak, Juan Mari Aburto alkatea buru zela. Ekitaldian, tropa frankistek Bilbo hartu zuteneko 80. urteurrena dela-eta musikagile bilbotarrari konposizio bat egiteko enkarguaren nondik norakoak azaldu zituzten. Urte amaierarako prest egon daitekeen musika lana 80. urteurren hori gogoratzeko egiten ari diren ekintzen barruan egongo da.

Obra originala izango da, 40 minutu ingurukoa, eta Bilbon estreinatuko da, lana udalari ematen zaionean. Lanak Bilboren izena eramango du eta partitura orokorra, kanturako eta pianorako partitura eta partitxelak emango dira. «Gerraren izugarrikerien aurkako lana, esperantzaren kantua eta gerrari ez borobila esateko lana izango da», adierazi zuten. Luis de Pablok berak gerraren gordintasuna bertatik bertara bizi izan zuen, aita eta anaia galdu baitzituen.

Luis de Pablo 87 urte ditu eta 200 lan baino gehiago idatzi ditu. Bere bizitzako urterik gehienetan Bilbotik kanpo bizi izan den arren, lotura estua dauka hiriarekin eta, horren harira, 2010ean Bilbotar Ospetsu izendatu zuten.

Juan Mari Aburtoren hitzetan, konposizioaren enkargua «aukera aparta da artista bilbotarra zein handia den konturatzeko, musikaren abangoardian egile azpimarragarriena baita, eta gainera, Bilboren izena zabaldu du han eta hemen, mundu osoan».

«Maisu nekaezina, duela pare bat urte bere seigarren opera idazten ari zen: 'El abrecartas'. Aurrerantzean, Bilbori buruz egiten duen konposizioa gehitu beharko diogu bere ondare itzelari. Eta Luisek berak dioenez, 'musikaz ez da hitz egin behar, musika entzun egin behar da'. Laster izango dugu obra berria entzuteko aukera», adierazi zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios