Borrar

Gervasio Sanchez argazki-kazetariak mintegi-tailer bat emango du Bilbon

Argazkilaria gatazka armatuetan espezializatu da

elcorreo.com

Miércoles, 24 de mayo 2017, 00:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gervasio Sanchez argazki-kazetariak mintegi-tailer bat ematen ari da BilbaoArte gunean asteartetik ostegunera bitartean, Bilboko Udalaren ekoizpen artistikoko zentroak antolaturiko 'Argazkigintzaren bihilekoa' ekimenaren baitan. Mintegia bukatu ondoren, Sanchezek hitzaldi irekia emango du ostegunean, arratsaldeko 19.15ean, BilbaoArten bertan.

Gervasio Sanchez Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lizentziatu zen, Kazetaritzan. 30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, «erreferentzia handia da argazki-kazetaritzan». Gatazka armatuetan espezializatu zen eta 1988an Heraldo de Aragón egunkarira heldu zen. Hango berriemaile berezia izan zen Golkoko Gerran. Gainera, argazki kamerarekin garai bateko Jugoslavia, Afrika, Latinoamerika eta Asiako tragediak bizi izan ditu. Bosnia, Ruanda edo Somalian ere atera ditu argazkiak.

Orain, BilbaoArtek apirilean eta maiatzean antolatu duen 'Argazkigintzaren bihilekoa' ekimenean mintegi-tailerra emango du, 'La dignidad es lo que importa' izenburupean. Bertan, azken urteotako argazki-kazetaritza aztertuko du, 1980ko hamarkadatik gaur arte izandako gertakari tragikoen bitartez, argazki-kazetariaren lanaren gogortasuna azpimarratuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios