El Correo

Zirkulazioa itxiko da Zabalgune plazan gaur

  • 'Zacarías' izeneko film laburraren grabaketa lanak direla eta, aparkeluak ere kenduko dira

Oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazio itxiko da tarteka eta aparkalekuak kenduko dira Bilboko Zabalgune plazan gaur, 'Zacarías' izenburuko film laburraren filmazio lanak direla eta. Zehazki, gorabehera horiek goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean izango dira, gutxi gorabehera, eta Zabalgune plazako 1 eta 9 zenbakien arteko esparruan izango du eragina, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Halaber, 16:00etan hasi eta 50 minutuz, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Zabalgune plaza, 1 eta 9 zenbakien artean, Henao kalearen eta Colon Larreategi kalearen artean. Ibilgailuen zirkulazioa Maximo Aguirre eta Colon de Larreategi keleetatik bideratuko da. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate