Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Jueves, 18 de mayo 2017, 00:15
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen joan den igandean, bide-segurtasunaren kontrako delitu bi egotzita, legezkoa baino alkohol tasa handiagoa zuela gidatzeagatik eta alkohol proba egiteari uko egiteagatik.
Atxiloketa 04:30ak aldera izan zen alkoholemia prebentzio kontrol batean Andra Mari auzoan. Bertan Getxoko udaltzainek, Ertzantzarekin elkarlanean, kontrol-gunetik pasatzen zen ibilgailu bati ausazko eran gelditzeko agindu zioten.
Gidariari alkohola atzemateko froga egiteko eskatu zioten eta horrek txarto egiten zuen behin eta berriro froga apropos ondo ez ateratzeko. Horrela, hiru aldiz egin zuen txarto, froga era boluntarioan geldiaraziz, agenteen oharrei kasu egin barik eta adierazten zuen jarrerari buruz egindako abisuei ere kasurik egin barik, hori proba egiteari uko egiteagatiko delitu bat izango litzatekeela jakinaraziz.
Legeak ezartzen dituen alkoholemia-probak egiteari uko egiteagatiko delituaz gain, gidaria, 41 urteko gizona, ikertzen ari dira bide-segurtasunaren kontrako delitua egotzita legezkoa baino alkohol tasa handiagoa zuela gidatzeagatik. Polizia-izapideak egiten ari dira Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.