Borrar

Marc Romboy, Tronik Youth eta Josu Aranburu, Art After Dark saioan

Guggenheim Bilbao Museoak saio berri bat antolatuko du ostiralean

elcorreo.com

Martes, 9 de mayo 2017, 02:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark saio berri bat antolatuko du ostiralean, maiatzaren 12an, eta Marc Romboy, Tronik Youth eta Josu Aranburu izango dira protagonistak, museoko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Marc Romboy 00:00etatik aurrera ariko da. DJ eta ekoizle alemana Systematic diskoetxearen arduradun nagusia da 2004tik, eta dagoeneko 100 disko baino gehiago argitaratu ditu. Diskoetxe horrekin aritzen dira, besteak beste, Blake Baxter, Booka Shade, Robert Babicz eta Stephan Bodzinya. "10 Years of Systematic" bilduman gehien gustatzen zaizkion artisten abestiak bildu zituen, besteak beste, Audiojack, Jimpster eta Dusty Kid-enak. Lan hori izan zen bere ibilbideko unerik gorena.

Lehenago, 23:00etan, Nein Records diskoetxeko DJ, ekoizle eta zuzendari ospetsua den Neil Parnell edo Tronik Youth-en txanda izango da. Azken hamarkadan 25 single eta 100 birnahasketa baino gehiago argitaratu ditu, bere izena daraman giro musikako disko arrakastatsu batez gain. Debuta 'Youth Is Wasted On The Young' diskoarekin egin zuen 2015eko uztailean eta kritika oso onak izan zituen. Disko horretan Gabe Gurnsey (Factory Floor) izan zen bateria jotzaile.

Josu Aranburuk hasiko du gaua, 22:00etan. DJ gazte honek gure inguruko sustatzaileen begirunea izatea lortu du, eta horien bitartez, artista garrantzitsu askorekin jarduteko aukera izan du: M.A.N.D.Y, Matador, Laura Jones, Marc Romboy, Marc Houle, Digitaria, Barem eta Agents Of Time-rekin, besteak beste. 2013an, Bergarako beste gazte batzuekin batera, The Addams Party proiektua sortu zuen. Gaur egun Bilboko Fever dantzatokian Blue Waves festa antolatzen du, bi hilean behin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios