El Correo

Bizkaiko Foru Ogasunak 1.811,3 milioi euro bildu ditu urteko lehen hiruhilekoan

  • ildutako kopurutik, 787,1 milioi euro zuzeneko zergei dagozkie

Bizkaiko Foru Ogasunak 1.811,3 milioi euro bildu ditu zerga itunduen bidez 2017. urteko lehen hiruhilekoan, hau da, 2016ko hiruhileko berean bildutakoa baino %10 gehiago. Iaz 1.646,5 milioi euro bildu ziren, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Urteko lehen hiru hilabeteetan bildutako kopurutik, 787,1 milioi euro zuzeneko zergei dagozkie (%19,6 gehiago). PFEZ eta Sozietateen gaineko Zergaren bitartez 23,1 eta 105,9 euro gehiago bildu dira, hurrenez hurren, iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Sozietateen gaineko Zergaren kasuan, gehikuntza azaltzeko arrazoi bi daude: bildutako zenbateko gordinaren gehikuntza eta itzulitako kopuruen gutxitze garrantzitsua.

Bestalde, martxora arte zeharkako zergen bidez bildutako kopurua %3 gehitu da, eta guztira 1.002,3 milioi euro bildu dira (653,9 milioi euro Foru Ogasunak kudeatzen duen BEZaren bitartez, iaz baino %2,4 da gehiago). Zerga berezien bidez bildutakoak %3,1 egin du gora, bereziki Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziari esker, %8 igo baita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate