Borrar

Getxo Kirolak-ek abonatu kopuruari eutsi dio, 27.000tik gora dira

jende ugarik parte hartu du kirol jardueretan, amateur, eskola eta federatu mailetan; eta instalazioak asko erabili dira.

elcorreo.com

Domingo, 16 de abril 2017, 23:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxo Kirolak-ek 27.103 abonaturekin itxi zuen iazko ekitaldia. Kopuru hori 2015. urtekoaren oso antzekoa da 2015ean 27.300 bazkide zeuden, eta eutsi egin dio 2008tik izan den abonatu kopuruaren igoerari, 4.000 inguru gehiago baitaude. Getxo Kirolak-en jarduera-txostenetik ateratako datuen arabera, jende ugarik parte hartu du kirol jardueretan, amateur, eskola eta federatu mailetan; eta instalazioak asko erabili dira.

Kiroletako zinegotzi Álvaro Gonzálezek onartu duenez, «urte zaila izan da Gobela ibaiaren ibilgua zabaltzeko obrak direla-eta Faduran izandako kalteak medio. Obrak, jakina, beharrezkoak ziren ingurunean uholde-arriskua murrizteko, baina udalerriko kiroldegi handirako sarrera ez ezik, zerbitzuak ere zaildu eta mugatu dituzte. Hala ere, hilabete hauetan jasotako datuen arabera, tokiko kirol-komunitateak aurreko denboraldietan bezain sendo eta jendetsu izaten jarraitzen du».

Neguko eta udako kanpainetan, 6.247 lagunek parte hartu zuten Fadura eta Gobela kiroldegietan emandako kirol-ikastaroetan. Eta horiei fitness eta muskulazioko gimnasioetan izena emandako 1.700 lagun inguru gehitu behar zaizkie. Eskola-kirolari dagokionez, Lehen Hezkuntzako 2.100 ikasle inguruk parte hartu zuten Multikirolak eta igeriketa-programetan. Gainera, kirol federatuan, Fadura, Gobela eta Andra Mariko kirol-instalazioetan 4.600 lehiaketa gauzatu ziren; lehiaketa horietan 61.000 kirolarik baino gehiagok parte hartu zuten, 125.000 ikusle inguru bildu ziren eta beste 5.500 boluntario aritu ziren jarduerak antolatzen.

Instalazioen alokairuari dagokionez, padel-pistak erabili ziren gehien (urtean 10.228 ordu), eta haien atzetik tenis-pistak (6.192 ordu) eta frontoiak (2.124 ordu).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios