El Correo

Madalenak jaietarako kartel lehiaketa

  • Beste urte batez, Arrigorriagan egon ohi den udako hitzordurik garrantzitsuenaren espiritua jasoko duen irudia aurkitu nahi da

Oinarriak argitaratu eta gero, martxan jarri da 2017ko Andra Maria Madalena herriko jaiak iragarriko dituen kartelaren XXX. lehiaketa. Beste urte batez, Arrigorriagan egon ohi den udako hitzordurik garrantzitsuenaren espiritua jasoko duen irudia aurkitu nahi da.

Lanen gaia eta teknika libreak izango dira; gainera, koloretan egin ahal izango da, betiere horien erreprodukzioa egin badaiteke. Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat. Horrez gain, 'Madalenak 2017-Arrigorriaga' lema eta 'Uztailak 21-25 julio' data jaso beharko dituzte.

Lanak aurkeztu eta parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 24a baino lehen aurkez ditzakete Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era. Epaimahaiak ekainaren 1ean jakinaraziko du epaia eta irabazleari 500 euroko saria emango zaio.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate