El Correo

Errealitate lesbikoei buruzko film labur bat ekoizteko tailerra

  • 'Gehitu'-ren ikastaroa apirilaren 25etik ekaina bukatu arte iraungo du

Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartearen Emakumeen batzordeak errealitate lesbikoei buruzko film labur bat ekoizteko tailerra antolatuko du. Ikastaroa apirilaren 25etik ekaina bukatu arte iraungo du eta edozeinek parte hartu dezake, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Dinamizatzailea Raquel Garcia Leon izango da, film laburren grabaketan eta gidoien idazketan eskarmendu handia duen profesionala. Tailerraren helburua errealitate lesbiko baikorra erakutsiko duen film labur baten ekoizpena izango da. Istorioan beste aniztasun motak azaltzea ere kontuan hartuko da (arraza, funtzionalitatea eta abar).

Ikastaroan parte hartzeak 5 euro balioko du Gehituko eta hitzartutako elkarteen bazkideentzat, eta 15 euro gainontzekoentzat. Gehienez 15 parte hartzaile izango dira, eta lehentasuna izen ematearen ordenaren araberakoa izango da.

Tailerraren egutegiari dagokionez, apirilaren 25etik maiatzaren 30era, bina orduko sei saio izango dira gidoia sortzeko, astearteetan, 19:00etatik 21:00etara. Ekainaren 6an grabaketa prestatzeko saioa egingo da, 19:00etatik 21:00etara, eta ekainak 10 eta 11an eta 17 eta 18an, grabaketa. Ekainaren 13an eta 20an muntaiari eta konponketei ekingo zaie, eta ekainetik abendura film laburraren hedapena egingo da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate