El Correo

Atxilotuta ertzain bat burdinezko barra batekin jotzeagatik

  • Hogeita hamazortzi urteko gizonak aurrekari polizialak ditu eta taberna batean kalteak eragiteagin zituen ere bai

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, ertzain bat burdinezko barra batekin jotzeagatik eta, aurretik, taberna batean kalteak eragiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astelehen eguerdiko 12:00ak aldera, gizon batek Bilbo Zaharreko taberna bateko kanpoko beirak kolpatu eta apurtu zituen burdinezko barra batekin, eta lokalaren langileek Ertzaintzari deitu zioten. Bertaratutako agenteei esan zieten susmagarria inguruko atalondo batera zihoala, eta ertzainek bertara sartzen ari zela harrapatu zuten. Orduan, gizonak agenteetako bat jo zuen beso batean burdinezko barrarekin. Ondoren eskaileretatik gora ihes egin zuen baina harrapatu eta atxilotu egin zuten.

Jakin ahal izan denez, gizon horrek arazoak eragin zituen asteburuan taberna berean, eta langile batzuri herio mehatxuak ere egin zizkien. Atxilotuak 38 urte eta aurrekari polizialak ditu, eta astelehen arratsaldean eraman zuten epailearengana.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate