El Correo

Kontsumo arduratsuaren garrantzia, Getxoko ikasleen artean

  • Ingurumen hezkuntzako Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeetako gazteak dira

Getxoko 12 ikastetxetako ikasleek kontsumitzeko modu desberdinei buruz hitz egin eta hausnarketa egiteko aukera izan zuten duela gutxi Faduran antolatutako jardunaldi tekniko batean. Ingurumen hezkuntzako Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleak dira. Eta, hain zuzen ere, 'Kontsumo arduratsua' da 2016-17ko ikasturte honetan lantzen ari diren gai nagusia.

Eskolako Agenda 21eko faseak betetzen ari dira ikastetxeak, gai horri buruz hainbat ekintza eginez. Udal mailan adibidez, Ingurumen Aretotik gidatutako ibilbide eta tailerrak egiten ari dira, Udal Diagnostikoa prestatzeko. Hau da, gaiaren inguruan, Getxok dituen sendotasun eta ahuleziak aztertzen ari dira; izan ere, herria hobetzeko udalari egingo dizkioten proposamenak sortzeko eta haiek beraien konpromisoak hartzeko irispide sendoetan oinarritzeko ezinbesteko ekintza da ikasleentzat.

Era berean, lantzen ari diren gaiari buruz gehiago ikasteko, aipatutako jardunaldi teknikoa antolatu da Fadurako kiroldegian, bi saio egin zirelarik. Lehenengoan, Lehen Hezkuntzako ikasleek 'Agroekologia eta Kontsumo Arduratsua' gaiari buruzko hitzaldi batean parte hartu zuten; bigarrenean, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ordezkariek 'Ekoizpen Ekologikoa eta Kontsumo Arduratsua' hitzaldian parte hartu zuten.

Ondorio modura, jardunaldi teknikoan parte hartu zuten ikasleak, gure ohiturak aldatuz mundua aldatzeko daukagun botereaz konturatu ziren; eta hitzaldi horietan ikasitakoa beraien ikaskideen artean zabaltzeko ardura bereganatu zuten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate