Borrar

Guggenheimek artista gazteentzako Eginberri ekimeneko lan irabazleak aurkeztuko ditu bihar

Museoaren 20. urteurrena ospatzeko jardueren barruan dago ekimena

elcorreo.com

Domingo, 9 de abril 2017, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Guggenheim Bilbao Museoak Eginberri ekimena irabazi duten lanak aurkeztuko ditu datorren bihar. Arte proiektuak aurkezteko deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) artista gazteei zuzenduta zegoen eta joan den abenduan jarri zen martxan.

Museoaren 20. urteurrena ospatzeko jardueren barruan dago Eginberri ekimena, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntza izan du, museo bilbotarreko iturriek gogoratu dutenez.

Lucia Agirre Guggenheim Bilbao Museoko arte arduraduna da proiektuaren komisarioa. Obra irabazleek «ondo baino hobeto irudikatzen dute 'lainoa', hau da, gaur egun pintura, eskultura, instalazioa edo argazkigintza bezalako diziplina anitzak artikulatu eta elkarrekin nahasten diren topalekua», adierazi dute museotik.

Lan irabazleek aurkezpena 10:30ean izango da, Richard Serrari eskainitako aretoaren aldameneko gunean, eta bertan izango dira Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kulturako diputatua, Gorka Martinez BBK Fundazioaren zuzendari nagusia, Xare Alvarez, Maria Benito, Zaloa Ipiña eta Karlos Martinez artistak, Lucia Agirre proiektuaren komisarioa eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios