El Correo

Emakumeak, Getxoko historian

  • 'El asociacionismo femenino en Getxo' lana izan da aukeratua emakumeek egindako ekarpenari buruzko III. Ikerketa beka jasotzeko

'El asociacionismo femenino en Getxo (1960-2016)' lana aukeratua izan da Getxoko Udalak antolatutako Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko III. Ikerketa beka jasotzeko. Getxoko Udalak antolatuta, 10.000 eurokoa da, eta ekimenaren helburua da emakumeek historia eta bizitza kulturalean, sozialean, ekonomikoan edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea. Oraingoa zortzi proposamen aurkeztu dira eta aukeratutakoa urtearen amaierarako egon beharko da amaituta.

Proiektuak Getxoko emakumeen elkarteen 1960tik orain arteko historia aztertuko du, gizarte getxotar anitza sortzera lagundu duten hainbat emakumek eduki duten era ugari aztertzeko, hain zuzen ere, balore, jarrera, esperientzia, aukera eta bizi-proiektu desberdinetatik. Aldi berean, elkarteen papera aldarrikatuko du lanak, udalerrian eduki duten eragin ekonomiko, sozial eta kulturala agerian utziz. «Ideia da herriko historiara ikuspegi feministatik ekarpena egin ahal izatea, eta horrek denboran zehar emakume horiek egin duten lana edo udalerriko bilakaera historikoan eduki duten eragina ikustaraztea eta aldarrikatzea ahalbideratuko digu eta baita elkarteen sarea bera elikatzera eta indartzera ere lagundu ahal izango du, historiaren azterketatik», azaldu du David Beorlegik berak.

Lana aurrera eraman ahal izateko, ahozko oroimena landuko du «emakumeei egingo dizkien elkarrizketen bitartez, artxiboetan dagoen emakumeen ikusezintasunak suposatzen duen zailtasuna gainditu ahal izateko», amaitu du Beorlegik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate