El Correo

J.C.de Arriaga Kontserbatoriak kontzertua eskainiko du Guggenheimen

  • Atrioan ospatuko den kontzertua XX. Urteurreneko ospakizunen barruan dago

Guggenheim Bilbao Museoak J.C. de Arriaga Kontserbatorioaren orkesta sinfonikoa entzunaldia eskainiko du gaur . Antonín Dvorák konpositorearen obra hauek joko dituzte:

-Inauteri obertura, Op. 92 (mold. C. Simpson)

-9. sinfonia, 'Mundu Berria' (mi m.), Op. 95 (mold. M. Isaac)

-I. mug. – Adagio - Allegro

-9. eslaviar dantza, Op. 72/1 (mold. S. Rosenhaus)

-8. eslaviar dantza (sol m.), Op. 46 (mold. S. Rosenhaus)

J.C.de Arriaga kontserbatoria TopARTE lankidetza-proiektuaren parte da; horren bidez, Museoak Euskadiko kultur- eta arte-elkarteek antolatutako jarduerei ateak zabaltzen dizkie. Programaren helburua XX. Urteurrenean Guggenheim Bilbao Museoak inguruko eragile horiekin harremanak estutzea da. Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus webgunean (prentsa-eremua) eskuragarri dago.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate