El Correo

Bizkaia Kirolak 2017 Sariek finalistak dituzte

  • 1996 eta 2001 artean jaio ziren kirolari bizkaitarrek 2016an lortutako kirol merezimenduak nabarmentzeaz gain, Oinarrizko Kirola sustatu duten langile teknikoak eta erakundeak sarituko dira

Bizkaiko Foru Aldundiak ehun hautagaitza eskari baino gehiago jaso ditu Bizkaia Kirolak 2017 Sarien sei kategoria ezberdinetarako, eta finalistak aukeratu ditu jada. Edizio berri honetan, foru erakundeak Bizkaiko Oinarrizko Kirolaren alorrean jarduera fisikoa eta kirola bultzatu eta sustatzeagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeei emango dizkie sariak.

Bizkaia Kirolak Sarien 2017ko edizioan, 1996 eta 2001 artean jaio ziren kirolari bizkaitarrek 2016an lortutako kirol merezimenduak nabarmentzeaz gain, Oinarrizko Kirola sustatu duten langile teknikoak eta erakundeak sarituko dira. Sei kategoria egongo dira: talde kirola, banakako kirola, bikotekako kirola, arbitroa, entrenatzailea eta alor horretan kirola garatzen lagundu duen erakundea.

Talde kirolaren kategorian lau finalista daude: Club Askartza Claret-eko waterpoloko gazteak; Gimnastikako lehen kategoriako Sakoneta taldea; Leioako emakumezkoen gazte-kadete waterpolo taldea, eta Javi Conde atletismo egokituko kluba. Banakako kirolaren kategorian honako lau finalistak daude: Alicia Tirados Lopez igerilaria, Ariane Ochoa Torres surflaria, Saioa Agirre Elordui gimnasta eta Bittor Esparta Frade kirol eskalatzailea.

Bestalde, bikotekako kirolaren kategorian hauek dira finalistak: Lidia Castañera Mejias eta Ainhoa Navas del Rio (igeriketa sinkronizatua); Olatz Arrizabalaga Munduate eta Ane Villanueva Etxebarria (22 urtez azpitiko ezker paretako gomazko paleta jokalariak); Iñigo eta Andoni Lejarraga anaiak (bela kirolariak) eta Borja Basterretxea Canta eta David Nuñez Gonzalez (arraunlariak).

Entrenatzaileen saria

Oinarrizko kiroleko arbitroen kategoriako finalistak, aldiz, Karmelo Astigarraga Zaldibar (txirrindularitza), Nerea Iglesias Bolon (igeriketa sinkronizatua), Emilio Rodriguez Espín (pilota) eta Eugenio Castrillo Fernández (taekwondo) dira.

Oinarrizko kiroleko entrenatzaileen saria jaso dezaketenak honakoak dira: Jesus del Valle Calle (boxeoa), Asier Elordui Pintado (karate), Jon Lopez Saez eta Josu Berrenetxea Garcia (waterpolo), eta Juan Solis Godoy (taekwondo). Bukatzeko, Bizkaia Kirolak 2017 Sarien oinarrizko kiroleko erakunde kategorian hauek dira hautagaiak: Gaztedi kluba, Erauntsi Surf Taldea, Leioa waterpolo kluba eta Markinako esku pilota kluba.

Apirilaren 10ean 18:30ean Bizkaia Frontoian ospatuko den ekitaldian jakingo dira edizio honetako saridunen izenak, eta ondoren sariak banatuko dira. Bizkaia Kirolak Sarien helburua kirolaren arloan urtean zehar egindako lana jendaurrean aitortzea da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate