El Correo

Arrigorriagako IV. Mendi Trail asteburuan

Lasterketaren kartela.
Lasterketaren kartela.
  • Igandean haurrak ere protagonista izango dira

Urbiko Triatloi Taldeak, Arrigorriagako Udalaren lankidetzarekin, bihar eta etzi Arrigorriagako Mendi Trail Asteburuaren laugarren edizioa antolatu du. 17 kilometroko proba luzeaz gain, aurten ere 8 kilometroko laburra egongo da, gauekoa zein egunekoa bi kasuetan, baita 'txakurkrosa' originala ere. Gainera, igandean haurrak ere protagonista izango dira.

Lehenengo lasterketa larunbat gauekoa izango da 21:15ean. Udaletxeko plazan hasi eta amaituko da, 17,500 kilometro izango ditu eta Upo zein Artanda mendietara igotzea barne hartuko du; gehieneko desnibela 542 metrokoa izango da. Eguneko lasterketa, hurrengo egunean, 11:30ean, hasiko da, eta ibilbide eta distantzia bera izango ditu. Proba bakarrean edo bi probetan har daiteke parte, eta gauekorako frontala edo linterna eramatea derrigorrezkoa izango da. Hiru sailkapen egingo dira, proba bakoitzeko bana eta beste bat bi probak kontuan hartuta.

Proba laburrak ere larunbatean hasiko dira, 21:15ean, eta igandean 11:30ean. 8,6 kilometro inguruko ibilbidea izango dute eta 302 metroko gehieneko desnibela. Kasu horretan ez da egongo gaueko eta egueneko probak batera kontuan hartuko dituen hirugarren sailkapenik.

Azkenik, 'txakurkrosa' igande goizean izango da (11:15ean); hasiera eta helmuga berdinak izango dira, 6 kilometro inguruko ibilbidea izango du, eta 240 metroko gehieneko desnibela. Txakurrekin egiteko lasterketa baino lehen, haurrentzako beste bat egitea aurreikusi da, txakurrarekin doazen 14 urtetik beherako adingabeentzat, 300 metrokoa, eta lehiarik gabekoa.

Gehienez 200 parte-hartzaileko muga ezarri da proba bakoitzean eta izena www.sailkapenak.com webgunean eman daiteke. Prezioak desberdinak dira, zenbat probatan parte hartuko den eta izena noiz ematen den kontuan hartuta.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate