El Correo

Durangaldean memoria historikoa lantzen duten taldeak batuko dira gaur

  • Antolakuntzak jakinarazi duenez, guztira sei talde izango dira mahai inguru batean

Durangaldean memoria historikoa landu duten eta lantzen dabiltzan taldeak elkartuko dira 'Iragana gaurkotzen Durangaldean' izenburuko mahai inguruan, Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira antolatu diren ekitaldien artean. Saioa gaur egingo da, Gerediaga Elkartearen ekimenez.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, guztira sei talde izango dira: Gerediaga Elkartea, Berriz 1936 Gogoratzen Kultur Elkartea, Otxandioko Andikona Kultur Elkartea, Durango 1936 Kultur Elkartea, Zaldibarko Castet eta Elorrion lanean hasi berri den taldea. Aranzadi zientzia elkarteko kideak ere gonbidatu dira mahai inguruan parte hartzera.

Talde bakoitzak orain arte egindakoa, helburuak, ibilbidea, esku artean dituzte proiektuak eta aurrera begirako asmoak azalduko ditu. Amaieran, guztien arteko eztabaidari tartea egingo zaio.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate