Borrar

Ur Basque People ekimen solidarioaren bigarren ekitaldia

Fadurak hartuko du apirilaren 30ean

elcorreo.com

Jueves, 6 de abril 2017, 00:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Fadurako kiroldegiak hartuko du apirilaren 30ean, igandean, Ur Basque People ekimen solidarioa, Getxo Udalarekin, Ur Irekiak Galea Taldearekin eta Laboral Kutxarekin lankidetzan. Ekimen honen bigarren ekitaldia da lehenegoa iaz egin zen Plentzian-, igeriketa eta ur-kiroletako zaletu guztiei zuzendua. Bertan dirua bilduko da MedicusMundi GKErentzat eta premia-premiazko elikagaiak batuko dira Sortarazi Elkartearentzat. Ekimena aurkeztu zuten asteazken goizean Álvaro González Kirol zinegotziak, Itziar Irazabal Bizkaiko Medicus Mundiren ordezkariak eta Alazne Aurrekoetxea paddle surfeko txapeldunorde europarrak.

Álvaro Gonzálezek nabarmendu zuen «ezbairik gabe, kirol-elkarteak sentsibilizatuta daude eta kalteberatasun egoeran dauden edo beste era bateko beharrak dituzten lagun zein kolektiboak laguntzea helburu duten ekimenen aurrean arduratsu jokatzen dute. Duela aste pare bat ikusi genuen, Punta Galea Txirrindulari Elkarteak sendi getxotar bat laguntzeko antolatu zuen jaialdiarekin, eta seguru gaude berriro ikusiko dugula datorren apirilaren 30ean. Helburu solidario horrekin, eta Faduran jolasteko eta igeriketa bultzatzeko egun batez gozatzeko asmoarekin ekingo diogu probari».

Erreleboak eta igeriketa jarraitua

Fadurako 25 metroko igerilekuan izango da topaketa, 10:00etatik 14:00etara, eta modalitateak hauexek izango dira: 100 metrotako erreleboetan, familian (beti ere kide bakoitzak gutxienez 25 metro igeri egiten baditu); eta igeriketa jarraituan (parte-hartzaile bakoitzak egindako distantzia ekimenak iraungo duen 4 orduetan 200 kilometro lortzeko helburu bateratuari gehituko zaio).

Alazne Aurrekoetxea paddle surfeko Europako txapeldunordeak, ekimenaren antolakuntzako laguntzaile dena, adierazi du aurten tokia eta helburua aldatu ditugun arren, gure ilusioa bere horretan dago, gure laguntzaren beharra duen jendearengana jotzeko. Ekitaldi hau deiadarra da, bai urarekin nolabaiteko harremana dutenentzat bai kausa on batengatik igerilekuan igeri egin nahi dutenentzat.

10¤ko donazioa

Modalitate bata zein bestean parte hartzeko, pertsonako 10¤-ko donazioa egin beharko da (14 urtetik beherakoek dohainik parte hartu ahalko dute). Gainera, Laboral Kutxa erakundeko MedicusMundiren kontuan 0 kalea ireki da, igeri egin beharrik gabe dirua eman nahi dutenentzat. Honako hau da kontu-zenbakia: ES95 3035 0064 25 0640073228.

Bildutako diru guztia El Reposo Guatemalako udalerriko osasun-zentroan behar den medikuntzako materiala erosteko bideratuko da. Itziar Irazabal MedicusMundiko ordezkariak prentsaurrekoan gogoratu duenez, herrialde horietan osasun publikoa ez da bazter guztietara iristen. Proiektu txikia da bultzatzen ari garena, 6.000 bat eurokoa, El Reposoko bizilagunen beharrak urtebetez asetzeko, ez dezaten egin 46km-ko bidea txerto bat ipintzeko.

Behin diru-sartzea egindakoan, frogagiria ondorengo helbidera bidali beharko da: elkartasuna@urbasquepeople.eus.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios