El Correo

Let's Go to the Movies jardueraren martxoko saioa, gaur, Guggenheimean

Aurreko saio bateko argazkia.
Aurreko saio bateko argazkia.
  • Jatorrizko bertsioan, ingelesez, emango dira bideoen, film laburren, animaziozko dokumentalen eta arte-dokumentalen zatiak

Let’s Go to the Movies jardueraren martxoko saioa hartuko du gaur Guggenheimak. Ekimen hau British Council-ekin lankidetzan antolatzen da eta ingelesa modu erlaxatuan lantzea du helburu; hori dela eta, jatorrizko bertsioan, ingelesez, emango dira bideoen, film laburren, animaziozko dokumentalen eta arte-dokumentalen zatiak.

Oraingo honetan, 2016ko BAFTA sarietan hautagai izandako film-laburren sailkapen batez gozatzeko aukera izango du bertaratutako publikoak. Film-labur horien artean daude, besteak beste, Edmon, Samuel 613 edo Prologue.

Bideoen ondoren, British Councileko irakasleek gidatu eta sustatuko dute parte-hartzaileen arteko elkarrizketa animatua. Museoko Zero Espazio gunean izango da ekimen hau, 18:30etatik 19:45etara.

Sarrerak salgai daude Museoko txarteldegian. Doakoak izango dira Museoaren Lagunentzat zein British Councileko ikasleentzat; publiko orokorrarentzat 3€ izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate