Borrar
Katsumi Komagata ilustratzaile japoniarrak.
Katsumi Komagata ilustratzaile japoniarren irudigintzako ikastaroa, Bilbon

Katsumi Komagata ilustratzaile japoniarren irudigintzako ikastaroa, Bilbon

Irudigileak bere metodoa erakutsiko du, ilustrazioen bidez

elcorreo.com

Martes, 28 de marzo 2017, 01:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Katsumi Komagata ilustratzaile japoniarrak Bilbao Arte Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroa bisitatuko du eta irudigintzako ikastaro bat eta hitzaldi bat eskaintzen ari da. Komagata atzotik ostiralera bitartean egongo da Bilbao Arten, Bonito argitaletxeak antolatutako Cursos Bonitos ikastaroen barruan, eta hitzaldia bihar izango da, 19:30ean, Bilbao Arteko kristalezko patioan. Apirilean, Pablo Auladell eta Mariana Miseravel izango dira irudigintzari buruzko ikastaro trinko horiek ematen.

Irudigile japoniarrak Komagata metodoa erakutsiko du Bilbon, ilustrazioen bidez liburuaren irakurlea harritzea helburu duen metodoa, alegia, eta koloretako paperak, paper tolestuak eta Tokiotik ekarriko materialak erabiliko ditu.

Inspirazio iturri alaba izan zuen, baina, berez, diseinatzaile grafikoa da. «Bere liburuak esperientzia bisual bikainak dira txiki eta helduentzat. Ilustrazioaren bidez estimuluak piztea du helburu bere lanekin», adierazi dute Bilboko Udaletik.

Cursos Bonitos delako ikastaroek 30 eskola orduko iraupena izango dute, goizeta arratsaldeko ordutegian. Komagataren eta Miseravelen ikastaroak bost egunekoak izango dira, 09:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era; Auladellen ikastaroa, ordea, lau egunekoa izango da, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.

Komagataren eta Miseravelen ikastaroak ingelesez izango dira, gaztelaniazko aldi bereko itzulpenarekin. Auladellena gaztelaniaz izango da, baina ingelesera itzuliko da ikasleen jatorria kontuan hartuta beharrezkoa bada.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios