El Correo

Saneamenduaren inguruko marrazki lehiaketa

Ura ondo erabiltzea da helburua.
Ura ondo erabiltzea da helburua.
  • Haurrek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatzen duen txapelketara apirilaren 30era bitartean bidali ahal izango dituzte euren marrazkiak

Haurrentzako marrazki-lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia egin du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak. Lehiaketa 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta aurtengo helburua haurrak saneamenduaren garrantziaren gainean sentsibilizatzea da. Izan ere, hondakin-urak araztea zinez garrantzitsua da lurraren jasangarritasuna bermatzeko eta pertsonen osasuna zaintzeko.

Parte hartu nahi duten haurrek apirilaren 30era bitartean bidali ahal izango dituzte euren marrazkiak, lema hauetako batekin batera: 'Nik hura berrerabiltzen dut', 'Nik ez dut ura kutsatzen'. Hala, uretan edo ura berrerabiliz egin ditzakegun askotariko jarduerei modu positiboan erantzuteko eta ura zaintzeko eta ez kaltetzeko moduak azaltzeko.

Parte-hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du, A4 formatuan. Marrazteko edozein teknika erabili ahal izango da, baina marrazkiak formatu digitalean bidali beharko dira (pdf, tiff edo jpg), 300 ppp-ko gutxieneko bereizmenarekin, helbide elektroniko honetara: dibujos@consorciodeaguas.eus

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate