El Correo

80 ikasle baino gehiago, Gioconda osasunaren 3. edizioan

  • Ate irekiko programa honek ikerketa, irakaskuntza eta laguntza-jarduera hurbildu nahi die ikasleei

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Ballonti BHIko eta Burdinibarra BHIko Batxilergoko 1. Mailako 80 ikasle baino gehiago hartu zituen aurreko astean Gioconda Osasuna ate irekiko programaren 3. edizioan. Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIren, BioCrucesen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko lankidetzaren emaitza da proiektua. Gioconda Osasunak, bi egunetan eginda, ikasleei ESIn nahiz BioCruces Osasun Ikerketako Institutuan egiten den ikerketa, irakaskuntza... bultzatzea ditu helburu.

Ildo horretatik, Ospitaleko eta BioCruceseko hemezortzi unitate eta zerbitzu erakutsi zizkieten aipatutako institutuetako ikasleei (Errehabilitazioa, Animaliategia, Gaixotasun Neuromuskularren Ikerketa...).

Gioconda Osasuna hiru fasetan banatuta dago: proiektua ikastetxe parte-hartzaileetan aurkeztea eta zerbitzuek ikasleei botatzen dizkieten erronka desberdinak bultzatzea (Nola ikusaraz dezakegu laginak emateak ikerketarako duen garrantzia?, nola egin diezaiokegu aurre obesitateari gure inguru hurbilenean? edo nola ikusaraz dezakegu ikerketak osasunean duen garrantzia?, besteak beste); Ospitalea eta BioCruces Osasun Ikerketako Institutua bisitatzea, eta, azkenik, ikastetxean lan egitea, proposatutako erronka desberdinei konponbidea emateko. Ikasleen proposamen desberdinen aurkezpena Ospitalean egingo da, apirilaren 25ean izango den jardunaldi batean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate