El Correo

Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna, gaur, Zubileta Ikastetxean

  • Bertan, 'Nazio Batuen Erakundeak' Garapen Jasangarriarekin bat datozen hainbat helbururen inguruan hausnarketa sakona egitea proposatuko du

Getxoko Zubileta Ikastetxeak Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur. Bertan, 'Nazio Batuen Erakundeak' Garapen Jasangarriarekin bat datozen hainbat helbururen inguruan hausnarketa sakona egitea proposatzen du. Horien artean, pobreziari aurre egitea, desberdintasunak murriztea eta gure planeta babestea daude, eta hauek guztiak Ikastetxean abian dauden proiektuekin bat datoz: Agenda 21 Proiektua, Hezkidetza; eta Elkarbizitza.

Ikastetxeko irakasleek nahiz zuzendaritzak antolatu duen egunari hasiera emateko, 'besarkada katea' egingo da, maite dituzten ikaskide onak dituztela ospatzeko. Ondoren, hainbat lore landatuko dituzte, ingurugiroa zaindu eta apaintzeko. Horren ostean, eurentzat garrantzitsuak diren pertsonekin bizi izandako momentu politak gogoratzeko eta indarrean jartzeko hainbat horma-irudi egingo dituzte.

Egunean zehar, gela bakoitzak Ikastetxeko zuhaitz bat hartuko du bere babesean, zuhaitz horien ezaugarriak ezagutuz eta gure ingurunea baloratuz. 'Desira Politen Zuhaitza' ere osatuko dute, eguneroko ekintzek norberarengan eta besteengan daukaten eraginaren gainean gogoeta bat egiteko. Egunari bukaera emateko, txisteak, dantzak eta kantak ere egongo dira.

Ikastetxeak gaurko antolatu dituen ekintza guztien artean aipagarria da ikasleek Desira Politen Zuhaitza osatuko dutela. Horretarako, zuhaitzaren adarrak mezuz beteko dituzte: Zer egin dezaket nik beste pertsona bat (lagun bat, ikaskide bat…) hobeto sentitu dadin? galderari erantzuten dioten mezuz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate