El Correo

Arrazakeriaren aurkako europar astea, Bilbon

Arrazakeriaren aurkako manifestaldi bat.
Arrazakeriaren aurkako manifestaldi bat. / Reuters
  • Zurrumurruen aurkako Proiektuaren bidez atzerritarren aurkako estereotipo eta aurreiritziei aurre egin nahi zaie

Arrazakeriagatiko Bereizketaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko du Bilboko Udalak bihar, United for Intercultural Action sarea zuzendutako 'Don´t be divided-stay united!' kanpainarekin bat eginez. Sarea osatzen duten Europako erakunde publiko eta pribatuak 550etik gora dira.

Aurten, arrazakeriaren gaian sentsibilizatzeko europar kanpainarekin europar hiri askok egiten duten bat, eta haien artean Bilbo dago. Izan ere, Zurrumurruen aurkako Proiektuaren bidez atzerritarren aurkako estereotipo eta aurreiritziei aurre egin nahi zaie. Atzerritarren aurkako estereotipo eta aurreiritzi negatibo horiek gizartean erraz zabaltzen dira eta bizikidetzarako kaltegarriak dira.

Aste honetan, Arrazakeriaren aurkako Europar Astearen barruan, Bilboko Udalak zurrumurruen aurkako estrategiako zenbait jarduera egingo ditu. Hona hemen programa:

Gaur, astelehena, martxoak 20:

-Bilboko Udaleko zinegotzi eta zuzendarientzako mintegia, aurreiritzien eta estereotipoen gaian sentsibilizatzeko. Mintegia Xabier Aierdik dinamizatzen duen Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean burutuko da.

-Zurrumurruen aurkako Sormenezko Idazmena lantzeko tailerraren saioak. Ekimen honen xedea pertsona migratzaileei buruzko literatura-irudikapen berriak sortzea da; hau da, topikoak eta aurreiritzi negatiboak puskatzea, diskurtso berriak eta narrazio berriak sortuz imajinario kolektiboari begira.

Bihar, asteartea, martxoak 21:

-Basurtuko udaltegian zurrumurruen aurkako agenteentzako prestakuntza-saioak.

Sharpevillen sarraskia

Nazio Batuen Batzar Nagusiak martxoaren 21a aukeratu zuen 1966an Arraza Bereizkeria Mota Guztiak Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izateko. Horretarako arrazoia hauxe: 1960ko martxoaren 21ean Hegoafrikako Sharpeville udalerrian sarraskia gertatu zen. Hegoafrikako gobernua arraza-bereizkeria eta ezberdintasuna modu sistematikoan aplikatzen zuen eta, hain zuzen, Apartheida ahalbidetzen zuten legeen aurka manifestazio batean protesta egiten ari zirenen aurka tiro eginda, 69 pertsona hil zituzten.

1990eko hamarkadaren hasieratik, United for Intercultural Action sareak urtero koordinatzen du martxoaren 21aren inguruan Europa mailan Arrazakeriaren aurkako Ekintza Astea. Europa guztian asko dira arrazakeria, bereizkeria eta intolerantzia ezabatzeko edo desagerrarazteko jarduerak burutzen dituzten udalak, GKEak, unibertsitateak, eskolak eta era guztietako elkarteak eta taldeak.

Europa guztian 10.000 pertsona inplikatzen dira modu aktiboan aniztasunaren eta bizikidetzaren alde. Espazio publikoan komunikazio-ekintzak burutzen dira, baita eskoletan, garraio publikoan zein lantokietan ere. Beste alde batetik kultura arteko jaialdi asko izaten dira gazteentzat eta asko dira, besteak beste, martxoaren 21ean kaleetan egiten diren ekintzak, hitzaldiak, giza liburutegiak, filmen proiekzio-saioak, kultura arteko futbol partiduak, aniztasunaren aldeko horma-irudiak edo pintada arrazistak garbitzeko ekintzak.

Bilboko Udalak Herritarrei eta Aniztasunari buruzko II. Udal Plana onartu berri du. Horretan jarduteko eremu baten xedeak bereizkeriaren aurkako borroka eta herritarren sentsibilizazioa dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate