El Correo

Blas de Otero-Bilbo Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren abian da

Blas de Otero.
Blas de Otero. / Efe
  • Lehiaketaren hamargarren edizioa da eta edozein nazionalitateko eta edonon bizi diren egileei zabalik dago

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero-Bilbo Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamargarren edizioa antolatu dute. Edozein nazionalitateko eta edonon bizi diren egileei zabalik dago, eta 5.500 euroko bi sari emango ditu, irabazle izango diren bi poema lanetarako, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Lehiaketara aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, eta beste lehiaketaren batean sariak lortu dituztenak edo accesiten bat jaso dutenak ez dira onartuko. Horrez gain, ez dira jatorrizko gisa onartuko aurkezten den modalitatekoa ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Lanek gutxienez 700 eta gehienez 1.000 bertso lerro eduki ahal izango dituzte, eta gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lehiaketaren oinarriek ezartzen dutenez, lanak formatu digitalean baino ezingo dira bidali, Bilboko Udalaren webgunearen bitartez (www.bilbao.eus/premioblasdeotero), maiatzaren 30a baino lehen.

Blas de Otero-Bilbo Hiria poesia saria 2008an jarri zuen martxan Bilboko Udaleko Kultura Sailak, literatura sorkuntza sustatzea eta hiriak emandako egile garrantzitsuenetako baten irudia Bizkaiko hiriburuko biztanleei hurbiltzeko helburuarekin.

Aurreko edizioan, Beatriz Chivite idazle nafar gazteak lortu zuen euskarazko sari nagusia, 'Biennale' lanari esker, eta René Fuentes idazle kubatarra gaztelaniazkoa, 'Guitarra del mesón' poema liburuarekin. Guztira, iaz 469 poema liburu aurkeztu ziren -zortzi euskaraz-, asko Europatik eta Latinoamerikatik bidalitakoak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate