El Correo

Berreginen Museoak marrazketa eta pintura ikastaroetako matrikula egiteko epea ireki du

  • Arduradunek jakinarazi dutenez, ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatzen dira

Marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen jarraitzen du Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren Berreginen Museoak, 2016-2017 ikasturteko ikastaroen deialdiarekin, eta dagoeneko ireki du hirugarren hiruhilekorako marrazketa eta pintura ikastaroetan matrikula egiteko epea.

Museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatzen dira. Era berean, beste hainbat alderdi ere lantzen dira, hala nola marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako sarrera probak prestatzea eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bereizten dira. Hirugarren hiruhilekoko ikastaroa martxoaren 28tik ekainaren 3ra bitartean izango da, eta klaseek bi orduko iraupena dute: astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era; asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era; astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era; asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era; astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara.

Matrikularen prezioa 95 euro da hiruhileko. Pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65, 130 eta 195 eurokoa izango da, hiruhileko bat, bi edo hirurako, hurrenez hurren. Matrikulak Berreginen Museoan bete ahal dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate