El Correo

Hobekuntzak oinezkoen pasabideetan

  • Hainbat konponketa-lan egin dira Arrigorriagan eta Ugertza, Kubo eta Ollarganeko zubien segurtasuna handitu da

Arrigorriagako Udalak 34.000 euro inguru inbertitu ditu udalerriko oinezkoen pasabideetan hobekuntzak egiteko. Ugertzakoak behar izan ditu konponketa-lan gehienak, eta bertan 22.724 euro gastatu dira junturak konpontzeko, barandak berregokitzeko eta argiztapena hobetzeko.

Kubokoan, aldiz, haurrentzako arriskua hauteman zen baranden arteko hutsuneen dimentsioengatik, eta 3.611 euro inbertitu dira horiek txikitzeko eta segurtasuna handitzeko.

Amaitzeko, Ollarganeko pasabidean bi jarduketa egin dira. Lehenengoa erortzeko arriskua ekiditeko egin da, hau da, barandetan handiegiak ziren hutsuneak txikitu egin dira 6.253 eurogatik. Bigarrena, berriz, pasabidearen zorua margotzea izan da; izan ere, guztiz herdoilduta zegoen. Horretarako, 1.833 euro erabili dira. Pasabide horretan ere ez labaintzeko irtenbideak baloratzen ari dira zorurako, gutxi barru aplikatuko direnak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate