El Correo

Berlingo Filarmonikoaren kontzertuaren emanaldia zuzenean emango du igandean Guggenheimek

  • Ekainera arte Museoak hartuko dituen bost emanaldietako bat da

Guggenheim Bilbao Museoak larunbatean ordez igandean emango du zuzenean Berlingo Orkestra Filarmonikoaren kontzertua Zubin Mehtaren zuzendaritzapean, arratsaldeko 20:00etan, Digital Concert Hall aretoaren programazioak azken orduan izandako aldaketa baten ondorioz.

Ekaina bitarte Guggenheim Bilbao Museoak hartuko dituen bost emanaldietako bat da, eta Bilboko Elkarte Filarmonikoaren eta Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Digital Concert Hall-en laguntzaz antolatu da, museo bilbotarretik jakinarazi dutenez.

Horrela, igandean, orkestra berlindarrak Edwar Elgar konpositore ingelesaren eta Piotr Txaikosvski errusiarraren lanak interpretatuko ditu, Zubin Mehta entzutetsuaren zuzendaritzapean eta Pinchas Zukerman biolinista bertan dela.

Bilboko Elkarte Filarmonikoak TopARTE programan parte hartzen du. Proiektu horren bitartez, museoak bere ateak zabaltzen dizkie Euskadiko erakunde artistiko eta kulturalen jarduerei. Programaren helburua Guggenheim Bilbao Museoak bere ingurune hurbilarekin duen harremana estutzea da, museoaren 20. urteurrenean.

Emanaldia Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan izango da. Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretiaz hartzea, museoaren txarteldegian edo webgunean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate