El Correo

Txurdinagak eta Otxarkoagak hiri ortuak dituzte

Ekimena Otxarkoaga eta Txurdinagara hedatu da.
Ekimena Otxarkoaga eta Txurdinagara hedatu da. / E. C.
  • 56 lursail berri dira jorratu ahal izango dira

Hiri ortuen esperientzia 2015ean jarri zen abian Bilboko Errekalde auzoan eta izan zuen arrakasta ikusita, proiektua Otxarkoaga-Txurdinagara zabaldu da. Oraingoan 56 lursail berri dira jorratuko direnak Otxarkoagako trebakuntza-zentroaren atzealdean. Udal ortu horietako bat eskatzeko oinarriak astelehenean argitaratu ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrian (www.bilbao.eus). Eskariak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 6an amaituko da.

Ekimen honi esker, auzotarrek espazio publiko bat izango dute lurra modu ekologikoagoan lantzeko euren kontsumorako eta, gainera, naturaren espazio txikiak sortzeko modu bat da, ingurumenaren arloko kanpainak bideratzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate