El Correo

Ez Dok Hiruren azkenengo ikuskizuna gaur estreinatuko da

video

Estreinaldia Arriaga Antzokian izango da. / Jordi Alemany

  • Emanaldia Arriagan Antzokian izango da eta bihar ere ikusteko aukera egongo da

Ez Dok Hiru bikoteak 'Euskal musikaren benetako istorioa' lana estreinatuko du gaur Bilboko Arriaga antzokian. Bihar ere, bi emanaldi egongo dira. «Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria» Loraldia jaialdiaren baitan dago sartuta.

Publiko helduari zuzendutako antzezlana da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak «zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin defendatuko dute taula gainean».

Oraingoan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du eskenatokia, «hitzari zuzeneko musikaren indarra gehituz». Zeregin horretan arituko dira Adrian Garcia de Los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue. Guztia zuzentzeko lanetan Jokin Oregi izango da.

Euskal kantutegian oinarritutako antzerki ikuskizuna da, «gure musikarekiko maitasuna dariona», baina Ez dok Hiru bikotearen «estilo eroa, nahasgarria eta irrigarria azalerazten duena». Ikuskizun berrian 200 abesti baino gehiagoren zatiak agertuko dira, «eta denak ez badira, gehienak ezagun egingo omen zaizkigu».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate