El Correo

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak, Athletic-Malaga dela eta

  • Atxuritik Casillara 15 minutuz behin izaten diren zirkulazioez gain, Atxuritik Ospitalera 20:06an eta Pio Barojatik Ospitalera 19:44an, 19:59an eta 20:29an zerbitzuak izango dira

Bilboko Tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu gaur Euskotren sozietate publikoak Athleticek eta Malagak 20:45etik aurrera San Mamesen jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta. Gainera, partidaren aurretik, Euskotrenek tren zerbitzua eskainiko du Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta, Txorierrin, zerbitzu erregularren bitartez, eta neurketa bukatuta, zerbitzu berezia eskainiko du Txorierriko linean (Lutxanatik Lezamara 23:21ean).

Euskotrenek jakinarazi duenez, Atxuritik Casillara 15 minutuz behin izaten diren zirkulazioez gain, Atxuritik Ospitalera 20:06an eta Pio Barojatik Ospitalera 19:44an, 19:59an eta 20:29an zerbitzuak izango dira.

Partida bukatu ondoren irteera modu egokian egiteko, 22:11tik 22:59ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzua moztuko da Casilla eta Euskalduna artean, eta behin mozketa bukatuta, Atxurirako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Neurketaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten baitira. Unitate horiek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete; bestela, bertan klika ezazu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate