Borrar

Edateko urez hornitzeko sarearen zatia ordezkatu da Pedro Muro kalean

Arrigorriagako Udalak 106.006 euro inbertituko ditu jarduketan, eta obrak hasi eta gero, jarduketa amaitzeko bi hilabete eta erdi beharko dira gutxi gorabehera

elcorreo.com

Viernes, 24 de febrero 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrigorriagako Udalak Pedro Muro kalean edateko urez hornitzeko bigarren mailako sarearen zatia ordezkatzeko lanak adjudikatu ditu. Horrela, udal-sarea ia erabat osatuko da eta Ur Partzuergoarekin hartutako konpromisoa neurri batean beteko da.

Lanbarketa auzoko zerbitzuak hobetzeko jarduketa honetarako 106.006,78 euroko inbertsioa egingo da. Asaser enpresa arduratuko da lanak egiteaz, eta lanekin otsailaren amaieran hastea aurreikusi da.

Guztira, bi hilabete eta erdi beharko dituzte obrak amaitzeko. Seguru aski, obrek auzokideei kalte saihestezinak eragingo dizkiete, bai eta eragozpenen bat ere. Alabaina, ahalik eta kalte gutxien eragiten saiatuko dira, eta betiere herritarrei zerbitzu hobea emateko helburuarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios