El Correo

Kanporamartxo 2017, Mendikosoloko parkean

  • Igandean ospatuko den jaialdian txorizoa eta musika izango dira protagonista

Ohikoa denez, garizuma aurreko igandean, otsailaren 19an, Kanporamartxo 2017 ospatuko da Arrigorriagako Mendikosolobarrena eta Mintegia parkean. Ekitaldiak antzina negu bukaeran egiten zen ohiturari eutsi nahi dio; orduan, herritarrak toki ezagunetan biltzen ziren eta eguna txorizoak erretzen, dantzan eta jai-giroan igarotzen zuten.

Kanporamartxo 2017 goizeko 11:00etan hasiko da aipatutako parkean, eta 15:00ak arte parte-hartzaileek etxetik ekartzen dituzten txorizoak erretzeko txingarrak egongo dira. Bestalde, trikitixaren soinuarekin jai-giroa bermatuta egongo da une oro. Jaia biribiltzeko, arropa tradizionalarekin jantzita etortzera animatzen zaituztegu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate