El Correo

Merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina

  • Kontrolak datorren astean zehar egingo dira Bilbon

Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina egingo du datorren astean, Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Horrela, Trafiko Legea dela eta, udaltzainei egiaztatuko dute gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela, esate baterako, IAT eginda duela.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa betearaziko dute udaltzailek. Hiru ezaugarri hauek dira ziurtatu beharrekoak: garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak; gidariaren gaitasun profesionala; merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

Joan den urtean, Bilboko Udaltzaingoak hiru kanpaina egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Guztira, 187 ibilgaiu kontrolatu eta 14 salaketa jarri ziren.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate