El Correo

Bizikletak maileguan hartzeko Bilboko zerbitzuak %24ko hazkundea izan du

Bizikletak maileguan hartzeko Bilboko zerbitzuak %24ko hazkundea izan du
/ El Correo
  • Datorren urtean zerbitzuak unitate elektrikoak izango ditu

Bilbon Bizi bizikletak maileguan hartzeko zerbitzuak %24ko hazkundea izan zuen 2016an. Guztira, 345.015 mailegu egin ziren, egunean 972 inguru, 2015ean 277.744 mailegu egin ziren bitartean, egunean 785 inguru. Joan den urteko abenduaren 31ra arte, zerbitzuan erabiltzaile gisa erregistratutako 15.623 pertsonak zeuden, aurreko urtean baino 2.283 gehiago.

Une honetan, Bilbon Bizi udal zerbitzuak 250 bizikleta ditu, eta, Alfonso Gil Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak aurreratu duenez, «datorren urtean zerbitzuak unitate elektrikoak izango ditu, mugikortasun jasangarriaren, elektrifikazioaren eta bizikletarako egokitasunaren alde egiten dugulako eta bizikleta garraiobide arrunta eta irisgarria izan dadin herritar guztientzat».

Joan den urtearen amaieran, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak ehun bizikleta berri jarri zituen Bilbon Bizi zerbitzuaren esku. Bizikleta berriek daukaten berritasunetako bat da atzeko gurpila zulatuen aurkakoa dela. Bizikleten flota handitzeko, 52.000 euro inbertitu dira. Erosketa hori Energiaren Euskal Erakundeak diruz lagundu du, Garraio eta Mugikortasun Eraginkorrerako Inbertsioetarako Laguntzen Programaren bidez.

Gainera, iaz bizikletak hartu eta uzteko bi gune berri gehitu zitzaizkion lehendik zeuden 29ei: bat Mariaren Bihotza plazan eta bestea Sabino Arana Etorbidearen goialdean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate