El Correo

Harrapazank programak ia 600 parte hartzaile izango ditu

  • Bilboko ekintza hau gazteei zuzenduta dago

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duten Harrapazank gazteen aisialdiko programak ia 600 parte hartzaile izango ditu aurten. Hain zuzen, Distirazank talentuen lehiaketan 78 taldek eta 209 pertsonak parte hartuko dute, Sortuzank tailerretan 202 gaztek eman dute izena, eta Bilrobot ekimenak 180 gazteren parte hartzea izango du, antolatzaileek iragarri dutenez.

Gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko asmoz sortu zuten duela 12 urte Harrapazank programa Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Ekimena 8 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat da eta euren gustuetara egokitutako jarduerak eta euskarazko esperientzia berriak eskaintzen zaizkie.

Harrapazank programaren barruan bi atal daude. Alde batetik, Distirazank dago, lehen Harrapazank Eszena zena, era ludikoan Bilboko gazteen sormena eta talentua bultzatzeko eta lantzeko, eta bestetik Probazank, Sortuzank (graffiti, Dj, sukaldaritza eta smartphone bidezko argazkigintza tailerrak) eta Bilrobot (robotika, Popping Dance eta bideojoko tailerrak) ekimenak biltzen dituena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate