Borrar

Jean-Sébastien Lourdaisen dantza pieza bat, ostegunean

Azkuna Zentroak koreografoaren obra eskainiko du arratsaldeko 20.00etan

elcorreo.com

Martes, 31 de enero 2017, 00:26

Lourdais koreografoak eta Fabrication Danseren (Dantza fabrika) sortzaileak liluratu egiten ditu ikus-entzuleak, gorputza esplorazioko lurralde gisa planteatzeko duen proposamen berritzailearekin. Azkuna Zentroak ostegunean aurkeztuko duen pieza: Milieu de nulle part (ezerezaren erdian) dantza liluragarri hipnotiko horretan, gorputza eskultural eta jariakor bilakatzen da. Prezioa, 12 eurokoa izango da; 10 euro AZ txartelarekin.

Irudikatze aztoragarri horretan, izatearen egoerak batu egiten dira graziaren egoerekin. Egoera jariakor horiek inoiz ere ez dira berdinak, energia berberak bultzatzen baditu ere, eta elkar osatzen dute. Elkarrekin, dantzarien belaunaldi desberdinek presio berberei egiten diete aurre, eta xehetasunekiko arreta berberarekin eta abandonu-sentimendu berberarekin interpretatzen dute obra. Egoera jariakor horiek inoiz ere ez dira berdinak, energia berberak bultzatzen baditu ere, eta elkar osatzen dute. Elkarrekin, dantzarien belaunaldi desberdinek presio berberei egiten diete aurre, eta xehetasunekiko arreta berberarekin eta abandonu-sentimendu berberarekin interpretatzen dute obra.

Ludovic Gayer-en musika inguratzailea baliatzen dute dantzaren bitxi txiki hauek, aldi berean hainbesteko emozioa eragiteko gai izanik. Jean-Sébastien Lourdaisek ikusleengandik oso hurbil kokatu ditu dantzariak, jendea hain intimoa den lanaren muinera hurbiltzeko, edertasuna bilatzen murgilduta.

Jean-Sébastien Lourdais zuzendari artistiko, koreografo eta dantzariak sortu zuen 2003an Défaut de fabrication (Fabrikazio akatsa) izenarekin. Hasiera batean, gizakion egoeraren disfuntzioei, anomaliei eta harmonia-faltei buruzko galderak izan ziren konpainiaren ardatza. 2010ean izena aldatu zuen, Fabrication Danse (Dantza fabrikazioa) izena hartuz. Izan ere, lehen aipatu ditugun gaiak aldatu egin ziren konpainiaren obretan, eta gorputzaren askapenerako bilaketa bihurtu ziren.

Artista eta dantzariekin batera landutako eraldaketen ondoren datozen formetan inspirazioa lortuz, Jean-Sébastien lurralde ezezagunetan barneratu zen obra berri hauekin. Lurralde horiek, funtsean, kontzientziarenak dira, kontzientziaren askotariko egoerenak, eta horrek dituen joan-etorrizko mugimenduen, potentzialaren eta indarraren lurraldeak. Gorputza dago beti erraietatik sortzen den hausnarketa organiko horren erdian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Jean-Sébastien Lourdaisen dantza pieza bat, ostegunean