Borrar

Durangoko Kontserbatorioak 'Emakume Heroiak' operari buruzko ikastaroa antolatu du

Emakumezko pertsonaiek operaren historian izan duten bilakaera lantzeko ekimena gaur hasi eta maiatzean bukatuko da

PPLL

Domingo, 22 de enero 2017, 23:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorio eta Musika Eskolak operaren zaleentzako ikastaro bat antolatuko du aurten ere, 'Emakume Heroiak' izenburupean, emakumezko pertsonaiek operaren historian izan duten bilakaera lantzeko. Ikastaroa gaur hasi eta maiatzean amaituko da, eta ordu eta erdiko iraupena izango duten 12 saio eskainiko dira Kurutzesantu museoan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, «zirraragarria izango da konturatzea zelan emakumeak, tradizioz gizartearen bigarren maila baten egon diren horiek, ia opera guztien protagonista bihurtzen diren, generoaren hastapenetan Monteverdirekin hasi, eta gaur eguneraino».

Gainera, orduko garai eta gizarteari egokitutako emakumezko rolak «apurka-apurka gizarteak inposatutako klitxeak desafiatzen» hasi zirela ere ikusiko da ikastaroan, «horrela, etorkizunean sortuko ziren emakumearen askapenaren aldeko mugimenduak bultzatuz».

Besteak beste, 'Tosca', 'Carmen', 'Norma' eta 'Madame Butterfly' operak entzun ahalko dira. Gainera, ikastarora doazenek otsailean Mozarten 'Don Giovanni' operaren emanaldi batera joateko aukera izango dute Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak operarako sarrerak prezio berezitan eskainiko baitizkie ikastarora apuntatuta dauden guztiei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios