El Correo

Lau pintura eta bi argazki erakusketa eskainiko ditu Expodistritok Bilbon

Lau pintura eta bi argazki erakusketa eskainiko ditu Expodistritok Bilbon
  • Zikloa astelehenean irekiko da eta martxoaren 31ra arte izango da zabalik

Expodistrito Bilboko barrutietako udal zentroetan egiten den aldi baterako erakusketen zikloak urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du astelehenean, eta, martxoaren 31ra arte, lau argazki eta bi pintura erakusketa eskainiko ditu Abando-Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños, Errekalde eta Burtsa udal zentroetan.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten lau artistak euren pinturak erakutsiko dituzte, hain zuzen, Mª Angeles Ruiz de Gopegik, Jorge Ronda Suberviolak, Nistal Mayorgak eta Bizkaiko Arte Elkarteak. Horrez gain, Maria Casuso Aguado eta Iñaki Marquinaren argazki erakusketak ere izango dira.

Programako lehenengo erakusketek urtarrilaren 16an zabalduko dituzte ateak. Horrela, San Frantziskoko udal zentroak Bizkaiko Arte Elkarteak sinatutako "bilduma eklektikoa" jasoko du. Hainbat gai, formatu eta teknika erakusten dituzten 25 artelanek osatzen dute bilduma. Begoñako udal zentroko erakusketa aretoak, berriz, Mª Angeles Ruiz de Gopegiren erakusketarekin irekiko du Expodistrito zikloa. Pintura erakusketa da baita Errekaldeko udal zentroan inauguratuko dena, Jorge Ronda Suberviola artistak naturan oinarrituta prestatu duen bildumarekin.

Otxarkoagako udal zentroko erakusketa aretoak urtarrileko bigarren hamabostaldirako programatu den argazki erakusketetako bat, Maria Casuso Aguado argazki-kazetariaren eskutik. Aldi honetako erakusketen egutegia Iñaki Marquinaren irudiekin osatuko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate