El Correo

Joanne Shaw Taylorek kontzertua emango du apirilean Bilbon

  • Kantari eta gitarrista ingelesaren emanaldia Bilboko Azkena aretoan eskainiko da

Joanne Shaw Taylor kantari eta gitarrista ingelesak kontzertua eskainiko du apirilaren 6an Bilboko Azkena aretoan, Mundaka Festival jaialdiak eta Mestizo Producciones ekoiztetxeak antolatuta. Musikari ingelesa 13 urterekin hasi zen gitarra jotzen eta 16 urterekin ikasketak utzi eta abentura musikalari ekin zion, Dave Stewarten (Eurythmics) babesarekin. Pixka bat geroago 'White Sugar' lehen diskoa kaleratu zuen, Tennesseen (AEB) Jim Gaines (Carlos Santana, Johnny Lang, Stevie Ray Vaughan) ekoizlearekin grabatua. Lan horri esker, Black Country Communion taldearekin bira egin zuen.

Sarien izendapenak eta industriaren miresmena lortu zituen bere bigarren diskoarekin: 'Diamonds in the Dirt' (2010). Jarraian, 'Songs from the Road' (2013) eta 'The Dirty Truth' (2014) heldu ziren, berriro Jim Gaines ekoizlearekin. Bere azken diskoa 'Wild' (2016) da.

«Munduko blues-rock musikaren erregina izateko prest dago Joanne, Joe Bonamassa, Tedeschi Trucks, Kenny Wayne Shepherd, Glenn Hughes, John Mayall edota Wilko Johnson bezalakoein jo ondoren. Blues-rockaren izar bihurtu da. Black countrytik datorren ahots ikaragarridun neska hau ez da gelditu mundu osoan zehar, disko ugari argitaratuz eta bere zuzenekoei esker hainbat eta hainbat jarraitzaile lortuz», adierazi dute antolatzaileek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate