El Correo

66 ikuskizun eta tailer Ikusi eta Ikasi programan

  • Topaguneak 2-8 urteko haurrei zuzendutakoak izango dira, astelehenetik apirilaren 5era arte

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak 2-8 urteko haurrei zuzendutako Ikusi eta Ikasi programaren 13. edizioa abiaraziko dute aurten. Guztira, astelehenetik apirilaren 5era arte, adin tarte horretako umeei zuzenduriko 66 tailer eta ikuskizuna izango dira Bizkaiko hiriburuan. Ekimenaren arduradunek aurkezpenean azaldu dutenez, helburua da ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea ume bilbotarren artean, modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko programazioa eskainiz.

Ikusi eta Ikasi egitasmoaren 13. edizioaren eskaintza anitza izango da: antzerkia, magia, musika, dantzak, pailazoak, zirkoa, txotxongiloak, ipuin kontalariak eta sabeliztuna, edota sukaldaritza, mozorrogintza, musikaterapia, barreterapia, sormenezko eraikuntza eta sendabelarren tailerrak. Gurasoei orientabideak emateko hitzaldiak ere izango dira, seme-alabei eskoletako lanak egiten laguntzen jakiteko. Gainera, gurasoek emozioak kudeatzen ikasteko tailerra ere izango da, berritasun modura.

Programa urtarrilaren 16an hasi eta apirilaren 5era arte iraungo du. Guztira, aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten 66 jarduera garatuko dira (31 ikuskizun, 28 tailer eta gurasoentzako zazpi hitzaldi), Abando, Begoña, Basurtu, Errekalde, Castaños, Santutxu, eta Zorrotzako udal zentroetan, Karmen eta Bilborock aretoetan, Abusuko liburutegian, Euskararen Etxean eta Tiboli, Zamakola eta Iruarteta eskoletan. Aurten hiru egoitza berri gehitu dira: Euskararen Etxea San Ignazion, Abusuko liburutegia eta Iruarteta eskola San Adrianen, hiriko ia auzo guztietara helduz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate