El Correo

Olatxuko horma-pintura dagoeneko ikusgai dago

  • Aztarnak taldeak koordinatu dituen 14 artistek horma bat apaindu dute, 100 metroko luzera eta lau metroko altuera dituena

Aztarnak muralgileen taldeak, Arrigorriagako Udalarekin lankidetzan, grafiti erakustaldi bat antolatu zuen abenduaren 23an. Guztira, 14 artista bildu ziren Olatxu auzoko horma bat apaintzeko, 100 metro luze eta 4 metro altu dena.

Artistek nahi zutena irudikatu zezaketen eta euren irudimenaz baliatu ziren horma margotzeko. Nolanahi ere, Aztarnak taldeko arduradunek horma-pinturaren atzealdea berdez margotu zuten berdina izan zedin.

Hain zuzen, berde kolorea aukeratu zuten hormak inguruko natura gogora ekartzeko eta haren harmonia zaintzeko gogorarazteko. Emaitza letrazko eta irudizko guneak tarteka dituen konposizioa izan da. Besteak beste, irudi hauek nabariak gertatzen dira: eskuetan esprai bat duen urtxintxa, rap-kantari baten erretratua, zenbait animalia fantastiko eta galaxia-eztanda bat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate