Borrar
Bizkaiko txakolinaren atzeko etiketa berria.
Bizkaiko Txakolinak atzeko etiketa berritu du, «modernoagoa eta argiagoa» eginez

Bizkaiko Txakolinak atzeko etiketa berritu du, «modernoagoa eta argiagoa» eginez

Kontsumitzaileak «errazago ikusiko du, begirada batean, erosten duen botilaren urtea, jatorria eta kalitate zigilua»

elcorreo.com

Viernes, 2 de diciembre 2016, 03:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizkaiko Txakolina atzeko etiketa berria estreinatzen ari da, 2016ko uztatik aurrerako txakolin botilak etiketa berriekin agertuko baitira merkatuan. Etiketa hauek «modernoagoak eta argiagoak» izango dira, eta kontsumitzaileak «errazago ikusiko du, begirada batean, erosten duen Bizkaiko Txakolinaren botilaren urtea, jatorria eta kalitate zigilua».

«Atzeko etiketa botilak daukan dokumenturik garrantsitzuena da, upategiaren izena daukan etiketa bera baino garrantsitzuagoa. Jatorrizko Deiturak ematen duen zigilu hau kalitate ziurtagiria da, kontrol asko pasatu ondoren, mahastitik upategira», adierazi du Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak.

Gainera, produktuaren jatorria eta kalitatea baieztatzen ditu, eta etiketa lortzeko prozesua luzea da. Jatorrizko Deiturako upategiak kontrol asko gainditu behar dute Kontseilu Arautzaileak mahasti bakoitzeko edo erositako mahatsari buruzko datuak jakin dezan.

Datu hauek jakinda, eta mahats barietateak araudiak onartzen duenak direla egiaztatu ondoren, Dastapen Batzordeak azken kalitate kontrol bat egiten dio txakolinari, bere ezaugarriak eta kalitate maila betetzen duela baieztatzeko.

Ekoizpenaren urtea

Kontrol hauek gainditu ondoren, Kontseilu Arautzaileak upategi bakoitzari atzeko etika kopuru zehatz eta zenbakitu bat ematen dio. «Atzeko etiketa hauek ziurtatuko dute eurek daukaten botilak Jatorrizko Deiturak eskatzen duen kalitate eta benetakotasun maila ematen dutela», gaineratu du.

Bizkaiko Txakolinaren atzeko etiketa berriak diseinu «moderno eta erraza» dauka, eta, horri esker, kontsumitzaileak behar duen informazio guztia begirada batean izango du. Jatorrizko Deituraren Kalitate Zigiluak betetzen du atzeko etiketaren zati handi bat, bere azpian 'Bizkaia' hitza dagoela, Bizkaiko ikurra den haritzaren hosto ondoan.

Kalitate Zigiluaren ondoan ekoizpenaren urtea dator, zenbaki handietan. «Datu hau gero eta interesgarriagoa da, urterik urtera Jatorrizko Deiturako upategiak txakolin konplexuagoak ekoizten ari direlako eta gaur eguneko txakolin mota batzuk denboraren poderioz hobetzen doaz», azaldu du.

Azkenik, urtearen azpian, kontrol zenbakia dator, baieztatutako botila kopurua egiaztatzen duena. «Atzeko etiketa berriak Bizkaiko Txakolinaren tradizio eta modernitate ikurrak laburbiltzen du irudi batean. Gogoratu behar da Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura propioa duen Bizkaiko elikagai bakarra dela», adierazi du.

Irudi modernoagoa

Atzeko etiketa berria Jatorrizko Deiturako hirugarrena da. 21 urteko historian zehar, lehenengo hiru urteetan zigilu bat izan zen, eta ordezkatu zuenak gaur egunera arte egon da indarrean. Berme zigilua izanik, marka irudia ere bada, eta horrek behartzen du eguneratze prozesu bat, denboraren aldaketekin bat etor dadin.

«Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak aldaketa sakon bat egin du zentzu horretan, azken bi hamarkada hauetan hain eboluzio handi egin duen Bizkaiko Txakolinaren irudi berri bat proiektatuko duen diseinu berri eta moderno batekin. Bestalde, Bizkaiko Txakolinak txakoli instituzional botiletako etiketa ere aldatu egin du», azaldu du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios